Denok Kluba

couple-with-dog

Zer da DENOK Kluba?

Topaleku bat da, txakurra duten, izan nahi duten, txakurra laguntzat hartzen duten, eta txakurra dutenak eta ez dutenak harmonian bizitzea nahi duten pertsona eta familientzat.

Zenbat balio du DENOK Klubeko kide izateak?

Denok Klubeko kideek ez dute kuotarik ordaindu behar, ez izena emateko, ez kide izateko.

Nor dago DENOK Klubean?

all part of the family

Txakurra familiako kide berezitzat hartzen duten pertsonak. Baina familiako kide horrek ere bere betebeharrak ditu, eta gizartea errespetatzeko konpromisoa ere bai.

Denok Klubeko kideek parte-hartze aktiboa dute beren txakurren hezkuntzan eta sozializazioan, baita beraienean ere. Une oro, jokabide eredugarria dute, eta orain, jokabide hori agerian jartzen dute.

Zertarako?

Couple with their dogPixkanaka-pixkanaka, eta gure konpromiso-maila eta jokabide eredugarria erakusten ditugun neurrian, orain ezinezkoak diruditen aurrerapenak lortzeko, bai guretzat, bai gure txakurrentzat.

Elkarrekin, denon artean (Elkarrekin bat), Anateusken laguntzarekin eta kudeaketarekin, gure interesak, gizartearenak eta administrazioarenak uztartuko ditugu, eta Europako herrialde aurreratuak bezalakoak izango gara; alegia, txakurra duten pertsonak eta ez dutenak hiri-paisaiako osagarri harmoniatsuak izango dira, elkarbizitzako eta elkarrekiko errespetuko kultura batean.

Nola lortuko dugu?

Jeune fille promenant son chiot.Bide bakarra dago: hezkuntza eta prestakuntza. Denok bat egin eta gure konpromisoa betetzen badugu, guk ere lortu ahal izango dugu Europako beste herrialde batzuek aspaldi lortutako helburua. Lehenbizi, pertsonen hezkuntza eta prestakuntza, eta horrekin batera, txakurrenak.

Beharrezkoa da pertsonek ondo ikastea txakurrak –kumeak zein helduak– zer premia dituen orain, eta zein izango dituen bizitzan zehar. Beranduenez, pertsonen eta txakurren prestakuntza txakurra Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) erregistratzean hasi beharko litzateke, eta ez oldarkortasun- edo desobedientzia-arazoa sortzen denean. Hobe da kumeak direnean heztea, baina kumeak zein helduak direnean hezi behar dira beti. Eta pertsonei dagokienez, txakurra izan baino lehen hastea da ideala; hori izango litzateke onena.

Boy Kissing DogDenok Klubak parte hartzeko aukera emango die kideei beti, hezkuntzaren eta prestakuntzaren bidez gure helburua lortzeko bidean aurrera egin dezagun; hau da, txakurra gizartera dezagun, elkarrekin zoriontsuago bizitzen eta naturarekiko dugun harremana hobetzen lagundu baitezake.

Parte hartu, eta izan zaitez kide aktiboa

Esaten duguna gustukoa baduzu, bete izena emateko orria, Denok Klubeko kidea izan nahi duzula adieraziz.