MendiDenok

Zer da MendiDenok?

Randonnée à joëlette , dans le Beaujolais , rhône, franceDenok Agendaren baitako ekimen solidario bat da. Pertsonei gizarteratzen laguntzea du helburu, mendi-irteeren giroa, alaitasuna, sentsazioak eta balioak berreskuratzen dituen talde batean sartuz. Horri esker, gainera, xendazaletasun solidarioa sustatuko da.

 

Join handsPertsona askok (haur, heldu eta adinekoak), urritasunagatik, gaixotasunagatik, bakarrik daudelako edo beste arrazoi batzuengatik, denbora luzea daramate naturarekiko kontaktuak, behar bezala sozializatutako txakur baten konpainiak eta talde bateko kide sentitzeak ematen duten ongizate-sentsazioa izan gabe. Eta ongizate hori sentituko badute, talde-lanean edo auzolanean jarduten duen laguntza-talde bat behar da, pertsona mendi-ibiliak egiteko bereziki egokitutako aulki batean (Joëlette izenekoa) eramateko eta laguntzeko.

Lagundu nahi duten pertsona guztiei irekitako jarduera da. Familiek, gizarte-kolektiboek, enpresen gizarte-ekimenek, txakurren jabe arduratsuek, boluntarioek eta mendizaleek lagundu dezakete, besteak beste.