Denok Programa

Pertsonok eta txakurrak elkarbizitza atseginean eta ingurumena errespetatuz bizi gaitezen egindako programa bat.

Young Woman with DogDenok programaren helburua Euskadin eraldaketa soziokulturala eragitea da, txakurren, haien jabeen eta gainerako herritar guztien arteko bizikidetzari dagokionez.

Europako kultura-mailarik handieneko herrialdeetan dagoen elkarbizitza arduratsuaren kalitate-maila lortu nahi dugu gutxienez, arrazoizko epe batean, eta ondoren, erreferentziazko herrialde bat izan.

Denok programa udalerriz udalerri, eskualderik eskualde, garatuko da, Udalen, Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze aktiboarekin. Hainbat jarduera egingo dira beharrezko esparruetan, eta bereziki, honako hauetan:

  • Udaletan.
  • Udaltzaingoetan.
  • Ikastetxeetan.
  • Jabeen eta txakurren prestakuntzan eta sozializazioan
  • Landa eremuan
  • Txakurra ez duten herritarren konpromisoan.
  • Oro har biztanleriaren informazioan eta kontzientziazioan, ohar dadin zeinen onuragarria den pertsona jakin batzuentzat eta, eskuarki, biztanle guztientzat txakurrekin elkarbizitza ona, arduratsua eta ohikoa izatea.

Kontaktatzeko

  • denok@denok.eus  envelope
  • 943 25 50 25   phone
  • 688 80 56 56   phone  whatsapp telegram
  • Idotorbe 53 – 20870 Elgoibar  envelope