Gizarte Berrikuntzarako Zentroa

1

2Anateusk Gizarte Berrikuntzako Zentroa Elgoibarko Idotorbe landa-auzoan dago. Arlo soziosanitarioan eta hezkuntza-arloan jarduerak zorroztasun zientifikoz egingo dituzten ekimenak eta erakundeak sortzeko eta garatzeko plataforma da. Jarduera horietan, animaliez eta naturaz baliatzen da.

3

  • Animalien bidezko terapiari eta hezkuntzari buruzko prestakuntza

    Unibertsitatean eta Lanbide Heziketan behin betiko sartzen lagundu nahi dugu, orain arte unean-unean gertatu baita hori. Hezkuntza-arloan ere egin behar da lan, kultura-bilakaera bat sustatuz,  animaliek jarduera soziosanitarioetan eta ikaskuntzan lagun dezaketela onar dadin.

  • Beharrezkoa da beste eragile batzuen laguntzarekin plataforma zientifiko bat sortzea. Plataforma horrek zerbitzuak emango lituzke, baina, horrez gain, animalien eta naturaren laguntza aintzat hartuko lukeen zentro teknologiko soziosanitario baten hasikina izango litzateke.
  • Lankidetza-sare bat eratuko da, euskarri telematikoarekin, parte-hartze aktiboa lortzeko.
  • Mikroenpresa-sehaska moduko bat izango da. Mikroenpresa horiek prestakuntzan, plataforma zientifikoan eta I+G+Bren arloan emango dituzte zerbitzuak. Horretarako, Anateusken eta haren  kolaboratzaileen lanen ondorioz zorroztasun zientifikoz sortzen diren jarraibideak eta metodologia erabiliko dituzte.

5