Alzheimer eta beste dementzia batzuk

Beste erakunde batzuekin batera, programa berritzaile batean ari gara lan egiten Alzheimer gaixotasuna duten pertsonentzat eta senide zaintzaileentzat.

Programaren helbururik garrantzitsuenak hauek dira:

  • Alzheimerra duten pertsonen autonomia, bizi-kalitatea eta sozializazioa berreskuratzea eta mantentzea.
  • Alzheimerra duten pertsonen narriadura kognitiboa gelditzen laguntzea, ahalik eta gehien luzatzeko etxean izango duten bizitza-denbora.
  • Alzheimerra duten pertsonen eta senide zaintzaileen autoestimua, zoriona eta bizitzeko gogoa handitzea.
  • Zaintzaileen karga eta gizarte-isolamendua txikitzea.
  • Belaunaldien arteko elkartasun- eta prestakuntza-sare bat eratzea, dementziaAnateusk Alzheimer 2duten pertsonekin eta haien senide zaintzaileekin lagunkoiagoa eta errespetutsuagoa den gizarte bat sortzen laguntzeko.
  • Ikerketa-lerro berriak irekitzea, Alzheimer gaixotasunaren prebentzioari eta tratamenduari dagokienez.
  • Gaixotasunaren eragin ekonomikoa eta soziala txikitzen laguntzea.