Zentro Teknologiko Soziosanitarioa

Animalien eta naturaren bidezko esku-hartze terapeutikoak eta/edo hezkuntza arlokoak beste diziplina zientifiko baten kategorian sartzeko nazioarte-mailan, beharrezkoa da, zerbitzu espezializatuak emateaz gain, ezagutza transferigarria sortzen duten I+G+Bren jarduerak behar bezala sustatzea eta gauzatzea.

R&D Research and development - Highway sign

Plataforma zientifikoa sortuz gero, Anateuskek ikerketari ekin ahal izango dio. Horri esker, euskarri zientifikoa emango die bere jarduera eta programei, bai eta beste edozein ikerketa-zentroren, unibertsitateren, lanbide-heziketako zentroren, fundazioren, elkarteren eta ospitaleren jarduera eta programei ere. Erakunde horiekin guztiekin lankidetzan aritu, eta sinergiak sor ditzakegu, gerora Zentro Teknologiko Soziosanitarioa eratzeko.

Patient been treated with the assistance of a trained dog