Laguntza-txakurrak

Prozesu pertsonalizatu batean aukeratutako eta hezitako txakurrak dira, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko . Hainbat pertsonari laguntzeko txakurrak daude: desgaitasun fisikoa duten pertsonei (zerbitzu-txakurrak), AEN (autismoaren espektroko nahasmendua) dutenei, entzumen-urritasuna dutenei (seinale-txakurrak) eta ikusmen-urritasuna dutenei (itsu-txakurrak) laguntzekoa; eta alerta medikokoak (diabetesa, epilepsia…).

Baina txakur horien funtzioa hori baino asko garrantzitsuagoa da, desgaitasuna duten pertsonei zein senideei laguntzen baitiete.